IKTak ere euskaraz !

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrien inguruko egitasmoan parte harte dugu gaur Presentacion de María ikastetxeko ikasleok Euskararen Etxean. IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan euskararen erabilera sustatu nahi duen egitasmoan, hain zuzen ere. Bertan, teknologia berriez egiten dugun erabileraren inguruan hausnarketa egin ondoren, euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten sei produktu ezagutu ditugu. Bestalde, hainbat lantegi praktikoetan ere aritu gara taldeka. Benetan interesgarria!
Alumnado de Bachiller ha participado en Montehermoso, en la casa del Euskera , en una sesión con multiples talleres sobre el euskera en el ambito digital