Itziar Ituñorekin solasean

Oso tarte atsegina eman dugu artista bizkaitarrarekin euskaraz solasean.
Aktore euskaldunak zinemaren munduan nola hasi zen kontatzeaz gain, gaur egun La casa de papel delakoan bizi duen une arrakastatsuaren berri ere eman digu. Bere ibilbidean euskarak izan duen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du. Benetan hurbilekoa eta jatorra! Irrikitan gaude bere lan berriak ikusteko!
Beste bat arte, Itziar!