Close

18 mayo, 2019

Unibertsitateko ikasleak HHn

Aurreko astean EHU/UPV-ko magisteritzako ikasleak Haur Hezkuntzako 5 urteko geletara etorri ziren eta beraiek diseinatutako praktika on bat aurrera eraman zuten. Praktika ona, informazio eta komunikazio teknologia berriekin eta robotikarekin lotuta zegoen.

Esperientzia oso interesgarria iruditu zaigu eta ikasleak asko ikasteaz gain, oso ondo pasatu zuten.

Eskerrik asko zuen bisitarengatik.