Close

Kontsumobide Tailerrak

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek Kontsumobide erakundeak antolatutako taillerretan hartu dute parte. 4. mailakoak “Energia” izeneko tailerrean egon dira eta han gauza asko ikasi dituzte: energia iturri berriztaezinak eta berriztagarriak bereizten ikasi dute, “energia iturrietako bingoan” jolastu dute eta bakoitzak bere haize-errota egin du. Ederki pasa dugu!

Read More

Donostiatik Pasaiara oinez

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleak Donostiatik abiatu eta Faro de la Plata ingurutik pasata, Pasaiara joan gara oinez. Bista zoragarriak ikusi ditugu eta primeran pasa dugu. Ibilaldi mundiala izan da.

Read More

Gure hondartzak garbitzen

Eskolan ingurunearekin kontzientzia dugu. Beste ekintzen artean, Surfrider Foundationek antolatutako hondartza garbiketan parte hartzen dugu. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Zurriolako hondartza garbitu genuen Surfrider-ek utzitako zaku eta eskularru bereziekin.

Read More