Close

Ezagutu gure laguntza gela

Gure alde sendoetako bat arreta indibiduala eta pertsonalizatua da. Laguntza gelan, gure ikasleen beharrei kasu egiten diegu, guztiek beren gaitasunak garatu ahal izateko. Kasu honetan, modu desberdinetan idazmen-irakurketa ikasten ari gara.

Read More

Liburuka Proiektua

Lehen Hezkuntzako eta 1. DBHko ikasleok Liburuka izeneko proiektuan parte hartu dugu. Proiektu honek istorio zirraragarri eta dibertigarri mordoa ezagutzeko aukera zabaldu digu. Ekimen honi esker, Larratxoko udal liburutegik utzitako liburu berriak ezagutzeko aukera izan dugu, liburu hauek hiruhileko batez egon dira gure geletan, eta datorrenean berri bat jasoko dugu. Bertan aurkitutako liburuak luzeak, motzak, […]

Read More

Kontsumobide Tailerrak

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek Kontsumobide erakundeak antolatutako taillerretan hartu dute parte. 4. mailakoak “Energia” izeneko tailerrean egon dira eta han gauza asko ikasi dituzte: energia iturri berriztaezinak eta berriztagarriak bereizten ikasi dute, “energia iturrietako bingoan” jolastu dute eta bakoitzak bere haize-errota egin du. Ederki pasa dugu!

Read More

Donostiatik Pasaiara oinez

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleak Donostiatik abiatu eta Faro de la Plata ingurutik pasata, Pasaiara joan gara oinez. Bista zoragarriak ikusi ditugu eta primeran pasa dugu. Ibilaldi mundiala izan da.

Read More

Gure hondartzak garbitzen

Eskolan ingurunearekin kontzientzia dugu. Beste ekintzen artean, Surfrider Foundationek antolatutako hondartza garbiketan parte hartzen dugu. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Zurriolako hondartza garbitu genuen Surfrider-ek utzitako zaku eta eskularru bereziekin.

Read More