Urtero egiten dugun bezala, ikasturteari hasiera ematen diogu Fomentok proposatutako ekintza polit batekin, hau da, bizikletadarekin. Goiz ezinhobea da gure ikasleekin disfrutatzeko hiriaz eta aire librean egindako kirolaz.
Mugikortasunaren astea “Ttipi-ttapa”
Astearte honetan, 3. eta 4. mailako ikasleek “Donostia Ttipi-ttapa” ekitaldian parte hartu dugu, 2019ko Mugikortasun Astea izeneko programaren barne. Mapa baten laguntzaz, Donostiako toki batzuk aurkitu ditugu, baita oinezko gisa ditugun gaitasunak aintzat hartu ere.