Close

6 octubre, 2020

Euskaraldia bertan da !

Animatu eta parte hartu!!

Erabaki al duzue aurten EUSKARALDIAN izena ematea? Bai? Ederki!!!!Zenbat eta gehiagok parte hartu, orduan eta gehiago gozatuko dugu Euskaraldiaz. Horretarako badakizue zuen rola aukeratu behar duzuela, beraz, zer izango zarete AHOBIZI ala BELARRIPREST?

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue helbide elektronikoa:

https://euskaraldia.eus/aurkezpena