Gure ikasleak Ginebraraino! Batxilergoko 1. mailako talde batek BATERAKOOP saria irabazi du

Batxilergoko 1. mailako talde batek BATERAKOOP saria irabazi du

Batxilergoko 1. mailako lau ikaslek izugarrizko esperientzia bizi izan dute ekainean, BATERAKOOP elkarteak antolatutako egitasmoan nagusitu ondoren.

Gure ikasleek lan bikaina egin zuten kooperatibismoari eta haren gizarte-inpaktuari buruzko hausnarketa sakona eta bideo labur bezain adierazgarri bat prestatu zituztenean. Sormen horri eta talde-lanari esker… Zorionak, irabazleak izan dira!

Eta zein izan da saria? Bada, zientziaren eta berrikuntzaren bihotzeraino eraman dituen bidaia zoragarri bat: Ginebra!

Egun hauetan zehar, ikasteko eta gozatzeko aukera paregabea izan dute, maila goreneko gune hauek bisitatuz:

  • CERN: Munduko fisika partikulen laborategirik garrantzitsuena.
  • Airbus eta Michelin: Industria eta teknologia handiaren barne-muinak ezagutzen.
  • Espazioaren Hiria: Kosmosaren sekretuetan murgiltzen.
  • …eta beste hainbat txoko berezi!

Poz-pozik eta mototxilak esperientzia zein ezagutza berriz beteta itzuli dira etxera. Bejondeizuela, talde! Jarraitu horrela mundua ikertzen eta hobera egiten!

Bidaiaren inguruko bideoak ikusi nahi badituzue, hona hemen helbidea:

https://www.instagram.com/baterakoop/